Maiatzaren Lehena

Oinarrizko zerbitzuen lana goraipatu du CCOOk

Loli Garcia CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak zaintza lanen garrantzia aldarrikatu du; Txetxu Rodriguezezk, Nafarroako CCOOko idazkari nagusiak, berriz, "inor atzean utziko ez duen berreraikuntzarako plan bat" eskatu du.

CCOO sindikatuko ordezkariak langileen lana eskertzen. CCOO-EUSKADI
joxerra senar
2020ko maiatzaren 1a
13:51
Entzun

Azken urteetako Maiatzaren Lehenetan eskutik helduta joan izan dira CCOO eta UGT Hego Euskal Herrian. Aurten, konfinamenduaren eraginez, ezinezkoa izan sale kalera elkarrekin ateratzea, baina 13:30ean Zatoz lelopean funtsezko langileen lanaren garrantzia sare sozialetan aldarrikatzeko dei bateratua egin dute.

Hego Euskal Herriko CCOOren bi idazkari nagusiek, Loli Garciak eta Txetxu Rodriguezek, antzeko mezua eman dute. Garciak langileak omendu nahi izan ditu: "Langileok sostengatu dugu herrialdea, osasun krisi honetan agerian ikusi baita funtsezkoak dela gizarteak aurrera egin ahal izatea bermatu duen langileen osotasuna". Hiru mezu nabarmendu ditu: batetik, "lehen mailako kontua" deritzo lan osasunari, lana osasunez egiteko eskubideari; bigarrenik, egoera honetan, produkzioa sektoreko enplegu guztiei eutsi behar zaiela nabarmendu du; azkenik, krisi honek agerian utzi du zaintza lanen garrantzia.

Txetxu Rodriguezek nabarmendu du etorkizunean arreta guztia jarri beharko dela Nafarroako berreraikuntza sozialean eta ekonomikoan. Horretarako plan baten beharra aldarrikatu du: harén ustez, berreraikuntza hori balia liteke lan merkatuko ezaugarri txar batzuk zuzentzeko, adibidez prekaritate handia. Rodriguezen ustez, aitorpen handiagoa merezi dute pandemia honetan balio berezia erakutsi duten eta iraganean gutxietsiak izan diren hainbat jarduerak: "Kualifikazio txikikoak eta balio erantsi txikikoak dira, baina funtsezkoak izan dira herrialdeak bere taupadei eusteko orduan".

Halaber, ondorioei aurre egiteko orduan, funtzio publikoak jokatzen duen rol orekatzailea aldarrikatu du, eta, eredu hori indartzeko orduan, "fiskalitate aurrerakoi eta progresiboa" aldarrikatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.