-Merkatua liberalizatzeko neurriak. Igandetan saltokiak ireki ahal izatea, eta farmaziak, okindegiak eta esne sektorea liberalizatzea. "Itxitako lanbideak irekitzea", horien artean ferryak.
-Energia sektorea. Argindarraren banaketa sarea pribatizatu beharko du Atenasek, "baldin eta lehia librean antzeko eragina ez duten neurri alternatiborik aurkitzen ez bada".
-Lan merkatua. Negoziazio kolektiboa "modernizatzea" eta kaleratze kolektiboak erraztea, "instituzioekin adostutako epe eta baldintzekin". Akordioak dioenez, "lan merkatuko politikek munduko eta Europako praktika egokiekin bat egin behar dute, eta ezin dira iraganeko politiketara itzuli, ez baitira bateragarriak hazkunde jasangarriarekin".
-Finantza sektorea. Mailegu ustelak garbitzeko "erabaki esanguratsuak" behar ditu Greziako banku sistemak. Finantza erakundeetako buruzagitzan "esku hartze politikoak" eragoztea.
-Pribatizazio funtsa. "Greziaren aktibo baliotsuak" funts independente baten esku utziko ditu gobernuak. Pribatizazioen "edo beste tresnen" bidez 50.000 milioi lortzeko helburua izango du funts horrek. diru Lortuko den diruaren erdia bankuak kapitalizatzeko baliatutako dirua ordaintzeko baliatu nahi dute, eta bestea horrela banatuko da: laurden bat Greziaren zorra murrizteko, eta bestea inbertsioetarako.