Behar baino lehenago iritsi zaizkio gabonak Erkorekari. Lehen oparia gaur jaso baitu, ikatza. Izan ere, protesta egin dute langileek Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean ELA, LAB eta UGT sindikatuek deituta, “Zerbitzu publikoak garatu. Negoziazioa orain!” lelopean. Lan balditzetan jasaten ari diren murrizketak salatu dituzte langileek, eta horiek atzera botzeko eskatu dute. Era berean, negoziazio erreal bati hasiera emateko eskatu diote hiru sindikatuetako ordezkariek gobernuari. Egoera salatzeko, parodia bat egin dute egoitzaren aurrean. Erkorekaren kareta batekin zegoen langile bati ikatza eman dio Olentzeroz jantzitako beste langile batek.
Eusko Jaurlaritzaren egoitza guztietan deitu dituzte protestak hiru sindikatuek.