Ekonomia

Onartu berri den PFEZ "atzerakoia", "opakoa" eta "eskuindarra" da ELAren iritzian

ELAren iritzian "atzerakoia", "opakoa" eta "eskuindarra" da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ogasunek onartu berri duten PFEZa. Jose Elorrieta harrituta agertu da ogasunetako arduradunek erreformarekin "denok irabazten dugu" esan zutelako. Izan ere, beren iritzian gutxien dutenek "bi aldiz galduko dute".

2006ko azaroaren 28a
17:59
Entzun
PFEZ berri honekin gehien dutenak ateratzen dira irabazten ELAren iritzian, eta gutxien dutenek bi aldiz galtzen dute. "Izan ere, tributazioa ez da gutxiko, baina gastu soziala bai".

Elorrietak esan duenez, erreforma honekin garbi ikusten da "Euskadin bi gobernu daudela: EAJk eta PPk osatutakoa eta jatekoari buruz erabakiak hartzen dituena bata, eta beste gauzetarako erabiltzen den hirukoa".

Erreforma egiterakoan "oso eztabaida politiko gutxi" egin salatu du ELAk, eta diputatuei galdetu die, ea zer den beraientzat "eztabaida soziala".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.