Antxoa asko egoteak bere prezioa jaitxi egiten du. Horregatik, azken orduetako emaria apur bat neurtzeko, Kantauriko arrantzaleak ez dira ostiralean itsasora aterako. Hala erabaki dute kofradiek: ez dute antxoarik salduko, eta beraz, ez dira itsasora aterako. Hala azaldu du Iñaki Zabaleta Bizkaiko Kofradiako lehendakariak.
Izan ere, egoerak gain hartu die. Kantauriko ontzi gehienek Ondarroan lurreratzen dituzte arrantzatutako arrainak. Azken 24 orduan milioi bat kilo baino gehiago sartu da. Martxoan herriko izotz fabrikan izan zen lan istripuaren eta lehorreratutako arrain kopuru handiaren eraginez, haientzat guztientzat kutxarik eta izotzik gabe geratu dira. Zabaletak esan duenez, "ohiz kanpoko egoera da". Antxoaren kanpaina erdira iritsi da.