Onnera Group da Fagor Industrialen izen berria
ARRASATE. Bere 40. urteurrenean, izena eta marka aldatzea erabaki du Fagor Industrial taldeak. Aurrerantzean Onnera Group deituko da. Zazpi enpresa (Fagor, Asber, Edesa, Danube, Domus, Primer eta Efficold), hamar lantegi eta 1.700 langile ditu taldeak. Irudi berriaren helburua «sinergiak sortzea eta eraginkorragoak izatea» da, Kepa Bedialauneta zuzendariaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu