Ontzi erraldoi batek Suezko kanala blokeatu du

SUEZ. Itsasontzi erraldoi batek Suezko kanal berriaren hegoaldeko muturra blokeatu zuen atzo: eguraldiagatik hondoa jo, eta gurutzatuta geratu zen. Edukiontziak eramateko munduko itsasontzirik handienetako bat da 'Ever Given' itsasontzia: 400 metro luze eta 59 metroko zabal da, eta 224.000 tonako edukiera du. Txinatik Rotterdamerako (Herbehereak) bidean zihoan. Atzo kanala zeharkatzeko asmoa zuten 50 ontzik baino gehiagok ezin izan zuten ohiko bidea egin. Suezko kanaletik pasatzen da munduan salerosten den petrolioaren %10 inguru eta gas natural likidotuaren %8. Iaz, 18.829 ontzik zeharkatu zuten kanal hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu