Enpresak

Orain urtebete baino 500 enpresa gehiago dago Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Confebaskek jakinarazi duenez, ekainean 58.719 enpresa zueden hiru lurraldeotan, 2015eko ekainean baino 516 gehiago.

xabier martin
2016ko uztailaren 15a
15:57
Entzun

Maiatzetik ekainera behera egin du enpresen kopuruak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 364 gutxiago baitaude, baina urte arteko konparazioan enpresa gehiago daude, 516 gehiago; guztira 58.719 enpresa daude izena emanda hiru lurraldeotan.

Autonomoei dagokienez, maiatzetik ekainera apenas aldatu den kopurua: 174.285 autonomo daude, orain hilabete baino 60 gehiago eta orain urtebete baino  418 gutxiago.

Enpresa konkurtsoen atalean, Confebaskek nabarmendu du 78 enpresa zuedela konkutsoan sartuta 2016ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko epe berean baino %22 gutxiago. Izan ere, 2016ko datu hori hoberena dela 2008tik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.