Zergatik? Aldi baterako enplegu erregulazioan dauden langileek langabezia saria jasotzen dute, haien kotizazio oinarriaren %70aren adinekoa lehen sei hilabeteetan, eta %50 hortik aurrera. Soldata apalekolangileak oso sari txikiarekin geratzea dakar kopuru horrek.
Norentzat? Urtean 20.000 euroren soldata gordina baino gutxiago dutenentzat izango da osagarria; hau da, hilean 1.666 euroko kotizazio oinarria baino txikiagoa dutenentzat (Gizarte Segurantzaren kotizazioa kalkulatzeko kontuan hartzen den saria).
Zenbat? Ehun euro emango dizkie Jaurlaritzak erregulazioaren ondorioz lanaldia erdia baino gutxiago txikitu dutenei, eta 150 euro, berriz, erdia baino gehiago txikitu dutenei.
Noiz arte? Uztailaren 1etik irailaren 30era arte aldi baterako erregulazioan daudenei emango die osagarria. Jaurlaritzak kalkulatu duenez, 44.000 langile inguru izango dira. Gaur egun erregulazioan daudenek edo orain arte egon direnek ez dute osagarririk jasoko.
OSAGARRIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu