Koronabirusa
Osasun azterketa batzuk susmopean jarri ditu Osalanek
GASTEIZ. CCOOk esan du Osalanek ohartarazpena egin diela langileen osasun azterketak egiten dituzten bi enpresari —Previlabor 365 eta Centro Medico Aiala—. Sindikatuaren arabera, enpresa horietako behargin batzuek osasun probak egin dituzte horretarako titulurik izan gabe. Irregulartasunak atzeman dituzte Barakaldoko (Bizkaia) zahar etxe bateko eta Laudioko (Araba) hotel bateko langileei eginiko azterketetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu