Panamako kanalaren auzia, konpontzeko bidean
PANAMA. Panamako Kanala zabaltzeko lanei berriz ekiteko akordio baten oinarriak lortu dituzte Kanaleko Agintaritzak eta lan hori egiten ari den GUPC enpresa taldeak. Duela bederatzi egun eten zituzten lanak, eraikitzaileek ez zutelako lortu Kanaleko Agintaritzari eskatutakoa, hau da, obren gainkostua ordainaraztea. Eraikuntza ziurtatzearren, GUPCk oso eskaintza txikia egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu