Ekonomia

Paperaren klusterreko kideen fakturazioak %2ko jaitsiera izan du 2012an

2013 urteko aurreikuspenak ere ilunak dira. Fakturazioaren %57 esportazioen bidez lortu dute enpresek.

Berria.info
2013ko ekainaren 20a
12:29
Entzun

Fakturazioak %2ko jaitsiera izan zuen iaz Euskadiko Paperaren Klusterra osatzen duten 21 enpresen artean.  852 milioi euroko fakturazioa izan zuten. Horietatik 786 milioi euro paperaren ekoizpenarekin eta gainontzeko 66 milioi euroak ingenieritza eta ekipo ekoizpenarekin. EAEko BPGaren %1,2a osatzen du enpresa horien ekoizpenak. .

Salmentak gutxitu arren, ekoizpenak gorakada izan zuen, Europan eta Espainian ez bezala. Aurreko ekitaldiko datuekin alderatzuz gorakada %0,6koa izan da. Gorakada egon bada ere, ekoizpenaren datuak orain dela hamar urtekoen oso antzekoak dira.

Euskal Herrian eta Espainian kontsumoa handitzeko aukerarik ikusten ez dutenez, klusterrak nazioartekotzearen eta espezializazioaren alde egin du. Fakturazio guztiaren %57, 482 milioi euro, esportazioen bidez lortu dituzte. Europa da merkatu nagusia.

Inbertsioetan egin dira murrizketak, erdira jaitsi dira aurreko ekitalditik.  Inbertsioen gehiengoa, %75, I+G prozesuen hobekuntzara zuzendu dute, espezializazioa baita lehiakortasuna lortzeko giltza klusterreko zuzendariaren, Luis Fernando Arrueren, hitzetan. Gainontzeko inbertsioak ingurumenaren garapen iraunkorrago baten norabidean egin dituzte.

Enplegua mantendu

Datu onuragarria da enpleguaren mantentzea, guztira 1.915 lanpostu daude 21 enpresen artean. Klusterrak osatzen duen katean, hornitzaileetatik salmenta puntuetara, 10.000 pertsonek egiten dute lan, EAEko enplegu industrial osoaren %4,5 osatzen dute, lanean dauden EAEko biztanleen %1.

Lehen hiruhilekoko datuak jaso ondoren, 2013 urteko aurreikuspenak ilunak dira. Ekoizpenak beherakada izan du, fakturazio bezala. Inbertsioak gutxituko direla aurreikusten dute, izandako azken zerga erreformak ekarriko dien mozkinen gutxitzearengatik batik bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.