Parisek RSA laguntzak handitu ditu, eta Madrilek oinarrizko errenta iragarri du

2020ko apirilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PARIS. RSA gutxieneko errenta eskuratzen duten Ipar Euskal Herriko familiek 150 euroren gainsari bat jasoko dute maiatzaren 15ean: seme-alaba bakoitzeko beste ehun euro. «Premiazko laguntza» hori jasoko dute, halaber, RSArako baldintzarik bete ez arren alokairurako laguntza eskuratzen dutenek. Espainiako Gobernuak, berriz, atzo jakinarazi zuen maiatzean onartuko duela gutxieneko errentaren egitasmoa. Erkidegoen errentekin bateragarria izango dela aurreratu zuen, baina ez zuen zehaztasun gehiago eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.