ekonomia

Pascal Gomez izendatu dute Arabako enpresarioen lehendakari berri

Juan Jose Azurmendi aurreko presidentea hil egin zen astelehenean.

2011ko azaroaren 3a
17:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Pascal Gomez da Arabako enpresarioen elkarteko lehendakari berria, gaur elkarteko errektore batzordeak erabaki duenez. Juan Jose Azurmendi aurreko presidentea hil egin zen astelehenean, gaixotasun baten ondorioz; 65 urte zeuzkan.

Tarbesen (Frantzia) jaio zen Gomez, 1965ean, eta Gasteizen bizi da. Auxitec eta Babiotec egitasmoen buru da, eta 2001etik Gesin taldearen presidentea. Arabako Komertzio eta Industria Kamerako lehendakariordea da. Arabako, EAEko eta Espainiako enpresario gazteen elkarteetako buru izan zen bere garaian.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.