Pentsiodunak ugaritu egin dira Hego Euskal Herrian: 1.842 gehiago dira

IRUÑEA. Uztailean baino 1.842 pentsiodun gehiago daude Hego Euskal Herrian: 698.411 guztira. Iazko abuztuan baino %2 gehiago kobratzen dute. Batez beste 1.258,19 euro, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoakoek, eta 1.164,58 euro Nafarroakoek. Alargunen kasuan, 884,6 euro Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 799,5 euro Nafarroan. Hego Euskal Herriko pentsiodunek bi urte luze daramatzate protestan, besteak beste, 1.080 eurokoko gutxieneko pentsioa eskatzen. Irailaren 7rako kontzentrazioak antolatu dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu