Pentsio sistema publikoaren erronkak aztertu ditu Jon Fernandezek Pentsioen geroa liburuan. Ekainaren 25ean argitaratuko da, baina 22tik 24ra liburuaren 1. atala doan deskargatu ahal izango da helbide honetan: berria.eus/aleka/pentsioen-geroa. Hemen beste atal batzuetako pasarteak. BERRIAk, Elkarrek eta Jakin fundazioak abiatutako Aleka bilduman argitaratuko da liburua.
Ekainaren 25ean, jendaurrean aurkeztuko da lan hori, Martin Ugalde foroan, 19:00etan. Berrogei lagunentzako lekua izango da, eta, entzule gisa etortzeko, aurrez eman beharko da izena, [email protected] helbidean. Beti bezala, aurkezpena zuzenean ikusteko aukera izango daBerria.eushelbidean.
Beste bi aurkezpen ere izango dira; Bilbon eta Ondarroan. Bilbokoa uztailaren 1ean izango da, Bolunta aretoan, 17:30ean; eta Ondarroakoa, uztailaren 2an, Kofradia Zaharrean (19:00).
Jon Fernandez (Ondarroa, Bizkaia, 1986) kazetaria da BERRIA egunkarian 2011tik, nagusiki Ekonomia sailean. 2010etik 2015era kolaboratzaile aritu zen La Vanguardia egunkariko ES-Estilos de Vida astekarian. Lehenago, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-n jardun zuen.