Ezker abertzalearen iritziz, «larria» da Euskal Herriko sentsibilitate politiko guztiek ez izatea ordezkaririk Kutxabankeko administrazio kontseiluan. Alabaina, Joseba Permachek azaldu du beste gauza batek gehiago kezkatzen dituela: «Larriagoak iruditzen zaizkigu EAJren eta PPren arteko hitzarmenaren atzean egon daitezkeen edukiak». Bi alderdiek banku baten gainean lortutako azken akordioa BBVAri buruzkoa izan zela gogorarazi du. «Urteak pasa dira, eta non dago orain BBVAren egoitza? Non ordaintzen ditu zergak? Madrilen. Kutxabankek ere BBVAren etorkizun berbera izango al du?», galdetu du.
Permachen esanetan, Bilduk etengabe eskatu du Kutxabankek izan beharreko funtzio sozialari buruzko eztabaida, baina beti ukatu egin diote. Erakunde berria sortu zenetik egun gutxi pasa diren arren, etengabe hitz egiten dela banku berriak erosteari buruz nahiz izan beharreko tamaina handiagoari buruzazaldu du. Aitzitik, Kutxabankek bertako ekonomia errealari edo enpresei laguntzeko zer egin behar lukeen ez dela eztabaidatzen dio, ezta desjabetzeei buruz ere. «Kutxabanki buruz banku huts bat balitz bezala hitz egiten dute, baina Kutxabank ez da banku huts bat, akzioak eta kapitala herri honetako herritarrek eta erakundeek sortutako kutxen esku dagoelako».
EAJren eta PPren arteko akordioaren ondorioz, «betiko eskuinak» gidatu duela Kutxabank adierazi du Permachek. «Betiko eskuin horrek politika neoliberal zehatz bat defendatzen du, et horrek eragin du mundu osoan pairatzen ari garen krisia». Bi alderdien asmoapolitika horietan sendotzea dela gaineratu du. Permachen hitzetan, akordioa «profesionaltasunaren izenean eta historiko kudeaketara izan duen gaitasunaren inguruan» saldu nahi izan du E AJk. Kutxa alderdi horren kontrolpean egon den urteetan, «hainbat operazio espekulatzaile» egin dituela zehaztu du. «Besteak beste Levanten egindako operazio urbanistikoengatik gaur egun Kutxak zulo ekonomikoak ditu».
Eskaera bat egin dio ezker abertzaleak Kutxabankeko administrazio kontseiluari: ez dezala erabaki estrategikorik hartu EAEko aurrezki kutxen lege berria martxan jarri artean edo batzarrak berritu artean. «EAJ etengabe ari da esaten Patxi Lopezek ez duela zilegitasunik eta hauteskundeak aurreratu egin behar direla. Guretzat, Kutxabankeko zuzendaritzak ere ez du zilegitasunik herri honetako aniztasun instituzionala ordezkatzen ez badu».
Aralarren kezka
Dani Maeztu Aralarreko koordinatzaileordeak ere gaitzetsi du EAJren eta PPren arteko akordioa. «Fusioaren aurretik aurrezki kutxek zuten ordezkaritza instituzionala islatu egin behar zela uste dugu». Gizarte ekintzarako ekarpenak ez daude bermatuta Maezturen iritziz. «Ordezkaritza mantentzeko akordioa errespetatu ez duten bezala, inork ez du ziurtatzen bihar edo etzi ez dutela albo batera utziko gizarte ekintza eta beste edozein bankuk bezala lan egiten hasiko ez direnik».
Odon Elorza Donostiako alkate ohiak bere blogean idatzi du gaiari buruz. Administrazio kontseiluko kideek perfil profesionala izatea «egokia» da haren iritziz. «Banku berriko zuzendariek ez dute perfil politikorik izan behar, are gutxiago sasoi hauetan, politiko guztiak ustelkerian ibiltzen garela ematen baitu».
Dena den, Elorzari «onartezina» iruditu zaio Jaurlaritza administrazio kontseilutik kanpo geratu izana. Mario Fernandez presidenteak eta gainerako ordezkariek zenbat kobratuko duen galdetu du. Donostiako alkate karguan 20 urte egin arren, inoiz ez zuela parte hartu Kutxako administrazio kontseiluan nabarmendu du.
Permach: «Kutxabankek ere BBVAren etorkizun berbera izango al du?»
Ezker abertzaleak salatu du banku berriak eduki beharreko funtzio sozialaz ez dela eztabaidatzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu