lan baldintzak

Pertsona batek su eman nahi izan dio Lanbideren bulego bati, Bilbon

Gasolinaz busti du bulegoa, baina sua piztu aurretik kendu ahal izan diote pizgailua.

Iker Aranburu.
2014ko maiatzaren 23a
17:10
Entzun

LABeko ordezkari batek azaldu duenez, gizonezko bat sartu da goizean Bilboko Errekalde auzoko bulegoan. Langile baten aulkian eseri da, "hemen al da prestazioak ematen dituzten lekua?" galdetzen zuela. Langileak azaldu dio prozedura zein den, eta oso haserre joan da. Ondoren, bost litroko erregai lata bat hustu du bulegoan, eta su ematen saiatu da. Ordurako segurtasun zaindari bat bazen bulegoan, eta lortu du pizgailua kentzea.

Ez da lehen aldia Errekaldeko bulegoan antzeko zerbait gertatu dena. 2013ko otsailean, diru sarrerak bermatzeko errenta eskatzera joan zen herritar bat, eta Lanbideko langileak jakinarazi zionean ez zitzaiola egokitzen, su arma bat erakutsi zion. Pertsona horren aurkako salaketa bat jarri du langileak. Halako gertaerak gero eta ohikoagoak direla azaldu zuen orduan LABek, eta ziurtatu zuen Lanbideko langileek ez dutela erantzukizunik enplegu bulegoek hartutako «erabaki okerrekin» eta «baliabide urriekin».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.