Koronabirusaren hedapenaren aurkako neurriak hartzea lan handia da dendarientzat. «Iruñeko Udaleko epidemiologo batekin harreman zuzena dugu, eta egunero desinfektatzen dugu merkatua», azaldu du San Domingo azokako kudeatzaileak, Susana Frommknechtek. Dendariei ere neurri bereziak eskaini dizkiete: «Fruta saltzaileek plastikozko izara modu batzuk dituzte postuetan. Erosleek produktua ikus dezakete, baina ez ukitu». Arratsaldez ixtea erabaki dute dendariek etxetik lanerako bidea egunean behin bakarrik egin dezaten.
Uvescon ere dagoeneko ezagunak diren segurtasun neurriak hartu dituzte euren lokaletan: jende kopuru mugatua, eskularruak erabili beharra, ilarak zabaldu… «Estresagarria da, baina beharrezkoa, ez dago besterik».
Mahalan ere kontu handiz ari dira lanean; «prebentzioa» hitza darabil behin eta berriz Jokin Arrospidek. Eta banaketarako? «Maskarak, eskularruak, distantzia, kamioiak garbitu…».
Uvescoko Pedro Galdosek ere nabarmendu du asko zaildu direla logistika langileen jarduna, eta «harro» ikusten dituela: «Zerbitzu publiko bat egiten ari direla sentitzen dute».
Plastikozko izarak, maskarak, eskularruak ...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu