Industriaren esparruko itun sektorial bat egin dute Araban, SEA patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek. Porlanaren eratorriekin jarduten duten enpresetako langile guztiei eragingo die, eragin orokorrekoa delako. 2017an %1,6ko soldata igoera izango dute; 2018an %1,5ekoa; eta 2019an %1,75ekoa. Hiru urtean, beraz, %5 inguruko igoera jaso du itunak. 2020an, berriz, hiru urte horietako KPIaren batuketa soldata igoera baino handiagoa bada, soldatak gaurkotu egingo dituzte inflazioaren pare. Ez bada horrela, 2020an aurreko urteko igoera bera aplikatuko dute.
Horrez gain, lanaldiak ez du aldaketarik izango; orain artekoari eutsiko diotela azpimarratu du SEAk. Patronalak lortutako akordioaren garrantzia nabamendu du, eraikuntzari lotutako sektorean gertatu delako. Krisiak gogorren jotako jarduera dela gogoratu du. Halaber, Arabako negoziazio sektorialak duen "osasun ona" azpimarratu du, eta gaineratu du aldeek helburu berak badituzte, beti dagoela gaitasuna akordioetara heltzeko.