Portugal, sardina kuota maximoa txikitzearen alde
Herrialdeko produktu izarretakoa da sardina Portugalen, eta portugaldarrak dira arrain gehien jaten duten europarrak.ICESen debekua saihesteko, Portugalgo Gobernuak azaldu du kuota maximoa ezartzea proposatuko duela: 13.500 eta 14.000 tona urtean Portugalen eta Espainiaren artean. Berez, sardinak ez du kuotarik Europan, baina bi gobernuek urteko 17.000 tonako maximoa ezarri dute euren kabuz, espeziea babesteko. Kopurua 3.500 tona txikitu nahi du Lisboak, debekua saihesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu