Zorraren krisia

Prezioak %3 garestitu dira joan den urteaz geroztik

2011ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Ekainetik uztailera merkatu egin dira prezioak Hego Euskal Herrian: %0,5, INE Espainiako Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera. Beherapenek eragin dute jaitsiera. Iazko uztailarekin konparatuta, aldiz, %3 garestiago daude erosketa saskietan ohikoenak izaten diren produktuak.

Dena den, aurreko hilabeteetan bainotxikiagoa izan da inflazioa. Arrazoi nagusi bat du horrek: 2010eko uztailean BEZa igo zuen Espainiako Gobernuak, eta orain arteko hilabeteetan igoera horren efektua ere erakusten zuten prezioek. Herrialdeka, ez da ezberdintasun handirik egon: iaztik %3,1 garestitu dira salneurriak Bizkaian; %2,9 Araban eta Gipuzkoan eta %3 Nafarroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.