PSN
Errenta zerga. Gehienezko zerga tasa %52tik %48ra jaistea, tarifa %3 gutxitzeaeta kapital irabazietan tasak jaistea proposatzen du:18.000 eurotik gora, %24koa.
Sozietate zerga. Enpresa handiei %27ko tasa, ertainei %26koa eta txikiei %19koa.
Ondare zerga. Oinarria 300.000 eurotik 800.000 eurora handitzea proposatu du.
Geroa Bai
Errenta Zerga. Errenta handiagoak dituztenei —35.000 eurotik gorakoak— lan errendimenduen kenkaria 700 eurotik 400era jaitsi nahi die. Besteei ez die aldatu nahi. Zergaren taulan ere aldaketak proposatu ditu: 17.500 eurotik gora %28koa; 30.800 eurotik gora %36koa; 45.800 eurotik gora %44koa; 88.000tik gora %45,5ekoa; 125.000 eurotik gora %47,5ekoa, eta 300.000 eurotik gora %49koa litzateke. Kapital irabazietan, laugarren zerga tarte bat sartuko luke: 6.000 euroraino, %19koa; 10.000 euroraino mozkinetan %21ekoa; 15.000 euroraino, %23koa, eta 15.000 eurotik gora, %25 artekoa.
Sozietate zerga. Koalizioak enpresa handiei %28ko tasa, ertainei %24koa eta txikiei %21ekoa proposatzen du. Kenkari batzuk ezar daitezke, baina %13ko gutxieneko batekin.
Ondare zerga. Zerga ordaintzeko gutxieneko ondare garbia egungo 300.000 eurotik 550.000 eurora igotzea proposatzen du.
Ezkerra
Errenta zerga. Ezkerrak bere proposamenean dio lan errentek pisu handia dutela, eta errenta handiei zergak igotzea proposatzen du. Hala, taulan, 45.000 eurotik gorako errenten zerga tasak Geroa Bai edo PSNren baino handiagoak dira: 300.000 eurotik gorakoei %52an uztea proposatzen du.
Bildu
Ondare zerga. Ondare zerga ordaintzeko gutxieneko oinarria jaistea proposatzen du.
PROPOSAMENAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu