Rato eta Acebes epaiketara, Bankiaren burtsaratzeagatik

Auzibidea itxi eta epaiketa egitea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Guztira, 35 lagun epaituko dituzte.

Rodrigo Rato, Bankiako presidente zenean. BALLESTEROS / EFE.
2017ko azaroaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Bankiaren burtsaratzean iruzurra egitea leporatuta eseriko dira 35 lagun akusatuen aulkian, eta horietatik asko pertsona ezagunak dira. Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak akusatutakoen artean dago Rodrigo Rato Espainiako lehendakariorde eta Ekonomia ministro izandakoa, hura zelako entitateko presidentea Bankia burtsaratu zenean. Ratorentzat bost urteko kartzela zigorra nahi du fiskaltzak, eta lau urteko zigorra Jose Luis Olivas Bankiako presidenteordearentzat.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak atzo eman zion hasiera ahozko epaiketari, baina autoan ez zuen epaiketarako datarik zehaztu. Ziurrenez, datorren urtean egingo da.

Andreu epailearen erabakiz, azkenean Deloitte aholkularitza agentzia ere akusatuen artean egongo da, «ezin delako baztertu kanpoko kontu ikuskariek faltsututako balantzeetan egiten duten ezinbesteko ekarpena». BFA eta Bankia ere akusatuak daude, baita Angel Acebes Espainiako Barne ministro ohia ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.