Ekonomia

Repsolen botere eragilea bereganatu du Josu Jon Imazek

Madrileko akziodunen batzarrak erabaki du kontseilari ordezkariaren esku uztea enpresaren boterea.

Josu Jon Imaz eta Antonio Brufau akziodunen gaurko batzarrean, Madrilen. VICTOR LERENA, EFE
2015eko apirilaren 30a
11:18
Entzun 00:00:0000:00:00

Duela urtebete izendatu zuten Josu Jon Imaz Petronorreko kontseilari ordezkari eta gaur, Madrilen eginiko akziodunen batzarrean, boetere eragilea haren esku uztea erabaki dute. Hala, Antonio Brufau presidenteak boterea eskuz aldatu du. Biek ala biek postu berean jarraituko dute datozen lau urteetan Repsolen.

Josu Jon Imaz (Zumarraga, Gipuzkoa, 1963) Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu eta EAJko presidente ohiak, Petronorretik Repsolera egin zuen jauzi; Petronorreko presidente izatetik Repsol petrolio ekoizle espainiarreko kontseilari ordezkari izatera pasa zen. Repsolena da Petronor eta Imaz Repsoleko zuzendaritza batzordeko kidea zen 2012tik, enpresako Industria eta Energia Berrien zuzendari nagusia. Repsolek lehen ez zeukan kontseilari ordezkaririk; harekin sortu zen kargua. 

Imaz ezagunagoa da politikan egindako ibilbideagatik, enpresa munduan egindakoagatik baino. Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu eta bozeramaile izan zen 1999tik 2004ra. Eusko Jaurlaritza utzi egin zuen, EAJko presidente izateko (Xabier Arzalluz ordezkatu zuen). 2007an Euzkadi Buru Batzarrerako barne hauteskundeetara ez aurkeztea eta politikagintza uztea erabaki zuen. Ez zen aurkeztu, bere esanetan, alderdiaren barruan zatiketarik ez eragiteko. Agerikoak izan ziren Imazen eta EAJren barruko sektore baten arteko (Juan Jose Ibarretxe, Joseba Egibar) desadostasunak diskurtsoetan eta estrategian. 2007ko irailean EAJko ardurak utzi eta 2008ko uztailean hartu zuen Petronorreko presidentetza.

Ikasketaz kimikaria da, polimeroetan espezializatua. EHUn ikasi zuen kimika, eta doktorea da. Espainiako Industria eta Energia Ministerioaren beka batekin lan egin zuen Naoneden (Bretainia) eta Inasmeten aritu zen gero, Compositen eta Polimeroen arduradun, 1994 arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.