Finantza publikoa

Robledak espero du Nafarroak aurten defizitaren helburua beteko duela

Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak Parlamentuan aurreratu du uztailaren 31ra arte %0,45eko defizita zuela.

Helio Robleda kontuen ganberako presidentea. JAGOBA MANTEROLA, ARGAZKI PRESS
joxerra senar
2015eko azaroaren 11
12:02
Entzun

Har ezazue zuhurtziaz. Oraingoz Nafarroak aurrekontu egonkortasunerako helburua beteko duela dirudi". Helio Robleda Parlamentuan izan da goizean eta bere esanetan barne produktu gordinaren %0.7ko helburua betetzeko bidean da.

Nafarroako iazko kontuen orokorren gainean Kontuen Ganberak egin duen txostena aurkeztu du Robledak. Aipatu duenez, iragan urte 3.197 milioi euroko zor publikoarekin itxi zen; BPGren %17,9, beraz, %18,1eko mugatik gertu. 

Behin urtea amaituta, osasunera bideratu da gastu publikoaren %24 eta hezkuntzara %15. Estatuari egindako ekarpena ere %15ekoa izan zen, eta aurreko urtearekin alderatuta handitu zen: "Ekarpen handiagoa egin du krisi ekonomikoaren garaian". Iaz, 169 milii euroko aurrezki gordina sortu zuen Nafarroak (gastu eta diru sarrera arrunten arteko diferentzia). "Aurrezki hori ez zen nahikoa izan zorraren 401 milioi euroko finantza zamari aurre egiteko".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.