Irudia.Gasteiz
SALAKETA, ELKARREKIN
Euskal gehiengo sindikalak elkarrekin salatu zuen atzo asteazkenean Gasteizen izandako lan istripua. Karbono monoxidoa arnastuta hil zen 51 urteko J.M.G.S. gizonezkoa. Lokal bat eraberritzen ari zen gasolio konpresore batekin. Konpresoreak lokaleko oxigeno guztia xurgatu zuen, eta langilea ito egin zen. Haizebide gutxi zituen lokalak. Sindikatuek emandako datuen arabera, aurten hamasei pertsona hil dira Euskal Herrian lan istripuen ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu