Merkataritza

Saltoki handien salmenta errealak ia %1 jaitsi dira 2013an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Eustaten arabera, azaroan kontsumoak izandako suspertze handia apaldu egin zen abenduan.

Iker Aranburu.
2014ko urtarrilaren 28a
15:02
Entzun

Prezioen eragina kontuan hartuta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritza gune handiek 2012an baino %0,9 gutxiago saldu zuten iaz. Bizkaian jaitsi dira gehien (-%1,8), eta Gipuzkoan ondoren (-%0,8), baina igo egin dira Araban (+%2,3). Termino nominaletan, hau da, inflazioaren igoera aintzat hartu gabe, %0,8 gehiago saldu dute. Saltoki horietan aritzen diren langileak duela urtebete baino %1,6 gutxiago dira.

Gabonak kontsumoarentzat garai ona izan arren, abendua azaroa baino kaskarragoa izan da saltoki handietan. Eustatek dio %6,3 gutxiago saldu dutela: %2,5 jaitsi dira elikagaien salmentak, eta %8,5, berriz, gainontzeko produktuenak.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.