San Mames Barria margotu zuena, larri konkurtsoagatik

Fagor Etxetresnen konkurtsoak zailtasun handiak eragin dizkie dozenaka enpresa txikiagori. Lana galdu dutelako batzuek eta zorrak kobratu ezinik geratu direlako beste batzuk. Kobratu ezinik geratu da, besteak beste, Macresa, Gallartakoa (Bizkaia). San Mames Barriaren fatxadaren armazoia margotu zuen, Proiekek azpikontratatuta. Fagorren adarra da Proiek, eta, hark bezala, zor handiak utzi ditu. Macresari 163.000 euro zor dizkio. «Ia heriotza da hori», salatu dio Macresako arduradun batek Efe agentziari. Enpresak zituen hamasei langileetatik sei bota ditu azken asteotan Proieken zorra dela eta. Hartzekodunen konkurtsoan parte hartzen ari da Macresa, zorra jaso ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu