Bertsolaritzako erraldoi bat da Iturriaga eta, burtsakoa, Santander (+%3,24). Domekan Unaik bertsotan nola, banku gorriak burua erakutsi zuen atzo, eta %3 baino gehiago irabazten duenero, Ibex-35 (+%1,89) be(c)te egin ohi du. Igoeren iturri nagusia Botinen bankua izan arren, Arcelor (+%3,2) edota %2na pasa igo ziren BBVA, Mapfre, Sacyr, Acciona eta Abengoa ere portatu ziren. Endesa (-%0,46) salbu, igoerak izan ziren atzo nagusi: Erreserba Federalak ezohiko neurriak mantentzea baztertzen ez duelako (ejem) eta, aldi berean, AEBetako etxe erabilien salmenta onagatik. Wall Street eta Europako indize nagusiek ere kolore bertsua erakutsi zuten eta dolarra ahultzea ere eragin zuen horrek. Salerositako bolumena apala izan zen ordea, ohiko merkatuan: 1.595 milioirena baino ez. Gaur jakinaraziko diren Alemania eta AEBetako BPGren datuen esperoan, 12.000 puntuen langari begira da berriz Ibex-35; deskarauki.
Del Rivero. Enpresa baten kapitalaren gehiengoa akziodun bakar edo gutxiren esku dagoenean, nahiz berau burtsan salerosi, prezioen akzioengan eta bestelako eragiketa berezietan eragiteko ahalmen edo kontrol handia ematen die administrazio kontseilukideei. Sacyrreko buru Del Rivero auzipetu egin dute Europistaseko 13 akziodun txikik, bere garaian Itinere eta Europistas batzeko ahaleginean izandako jokaerari gehiegikeriazko iritzita. Europistaseko akziodun ziren EAEko kutxek lekuko bezala azaldu beharko dute epaiketan.
Santander da iturria(ga)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu