Sei bankuk 3.450 milioi euroko zigorra jaso dute dibisak manipulatzeagatik

LONDRES. Erresuma Batuko, AEBetako eta Suitzako sei bankuk 3.450 milioi euroko zigorra jaso dute dibisak manipulatzeagatik. Citibank, HSBC, JPMorgan, RBS, UBS eta Bank of America dira banku iruzurgileak. Hiru herrialdeetako finantza erakundeak jabetu dira azken sei urteetan egin duten iruzurraz, eta erakunde bakoitzak bere herrialdeko bankuei jarri dizkie zigorrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu