Sei hilabeteko kartzela zigorra ekainean epaitutako Tubacexeko langileari

ELAk epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko du. Irailean greban atxilotutako beste sei langile epaituko dituzte.

Ekainaren 11n epaitutako langilea absolbitzeko eskatzeko elkarretaratzea. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Igor Baigorri Perez
2023ko uztailaren 4a
12:09
Entzun

Tubacexeko grebaren epaiketak aurrera doaz, eta enpresako langile bati sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Gasteizko epaitegi batek. Ekainaren 15ean izan zen epaiketa, eta atxiloketari aurre egiteagatik zigortu dute. Fiskaltzak hasieran 21 hilabetetako zigorra ezarri nahi zion, baina zigorra sei hilabetera murriztu diote epaitegietan.

ELA sindikatuak uste du langilea absolbitu egin behar dela, egiaztatuta gelditu delako ez dela egon agintaritzaren aurkako jokabiderik. Beraz, sindikatuak epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko du, ertzainek epaiketetan izandako kontraesanak eta haien jarrera oldarkorrak salatzeko.

Tubacexeko langile batzordearen arabera, atxiloketa egunean Ertzaintzak «jarrera bortitza» izan zuen zigortuarekiko, eta betirako lesio bat eragin zioten besoan. Langileen aurkako prozesu judizialak eta langileen borroka kriminalizatzeko ahaleginak eten egin behar direla dio ELAk, eta udako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Irailean epaiketa gehiago egingo dira greban atxilotutako beste sei langileren aurka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.