Zibersegurtasuna. Euskal enpresak. Tomas Iriondo. Gaia klusterreko zuzendari nagusia

«Sektore ahaltsua dugu»

Iriondoren ustez, IKTen euskal sektoreak zibersegurtasunean duen ezagutzak gaitasuna ekarriko dio hemengo ekonomiari segurtasun zigiludun produktu eta zerbitzu lehikorragoak eskaini ahal izateko.

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Irune Lasa.
Donostia
2017ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Etorkizunean fisikoki lan gutxiago egin beharko dugula, lagunduko digula teknologiak, baina lan intelektual gehiago izango dugula, belaunaldi berriak bestelahezi beharko ditugula... Tomas Iriondok (Elgoibar, Gipuzkoa, 1965) aurrera, etorkizunean oso aurrera begiratzen du.

Gauza asko ari dira aldatzen, eta jendea beldurtzeko moduko gauza berriak ere gertatzen dira; adibidez, zibererasoak.

Azkenean, datuak, informazioa, prozesuak maneiatzen ditugu eta horiek babestuta egon behar dute. Eta zenbat eta inspekzio, kontrol eta sarbide gehiago delegatu makinetan, ziurtatu behar dugu makina horiek ahalik eta seguruenak eta sendoenak izatea. Baina nire ustez, horrek ez gaitu beldurtu behar. Konziente izan behar dugu gure burua hezi egin beharko dugula, irizpideak eduki, gure inguruak ahalik eta seguruenak izan daitezen konfiguratzeko. Zaurgarritasun gehienek barnean dute jatorria. Errealitatean, arriskuen kudeaketa txarren %70 organizazioko langileetatik datoz. Eta beraz, teknologia arazoa baino gehiago, kultura arazoa dago hor. Eta gero, jakina, beharrezkoa izango da gai horretan gurea baino soslai egokiagoa duten enpresekin lerrokatzea. Haiek ziurtatuko digute gauzak ondo egiten ari garela, ikuskatu gaituzte, gure zaurgarritasunak aztertu, adabakiak jarri.

Enpresak zenbateraino jabetzen dira behar horiez?

Nik uste gutxi jabetzen direla. Irizpiderik gabe, zibersegurtasunarekin, eta oro har informatikarekin, ezdakigu ondo aukeratzen ari garen. Horregatik, maiz, eroso ez nagoenez, saihestu egiten dut, errefusatu, ahul sentiarazten nauelako. Eta hor aliantza egokiak topatzea da gakoa, esperientziadun enpresak.

Eta horretarako baditugu enpresa egokiak hemen, ezta? Nola dago zibersegurtasunaren sektorea Euskal Herrian?

Zorionez, gu elektronika, informatika eta telekomunikazio profesionaletik gatoz. Eta ez da guk erabaki genuelako, baizik eta gure inguruak beste gaitasun eta abilezia batzuk eskatu dizkigulako, profesionalagoak. Alegia, jaio eta hazi gara gure inguruko beste industria sektoreen beharrei adi, osasungintzari adi, administrazioaren beharrei, hezkuntzarenei... Eta hortik, teknologia elektronikoen eta informazioaren industrien euskal sektorea ahaltsua da, aintzat hartua izaten da eta ondo kokatua dago. Ondo kokatua diot nazioartean ere. Orain, adibidez, industria 4.0az hitz egiten dela, ez gara inor hobeagoak, baina ezta okerragoak ere. Prozesuak automatizatu behar direla? Denbora darama Euskadik prozesuak automatizatzen. Produktuak adimentsua izan behar duela? Hori badakigu egiten, gure igogailuak inteligenteak dira, gure makina erremintak inteligenteak dira; hots, konektatzeko gai dira, mikroprozesadoreak dituzte, sensorika... Zertan daukagu gutxiago? Zerbitzu eredu digitaletan.

Eta hori da?

Eraldaketa digitalean kontua ez da izango salmenta soilik, baita zerbitzu sorta batzuk ematea ere, bezeroari, erabiltzaileari, erabilera hobeagoa ahalbidetzeko. Horretan gabiltza orain sektorean, zerbitzu proposamen horiek eraikitzen. Jakina, produktu horrek kanpoarekiko duen harremanari lotutako zerbitizazio digitalak ere bermatuta egon beharko du; segurua dela, sendoa dela, jasangarria dela ziurtatu beharko du. Eta hor, Euskadik badu tokia.

Tapia sailburuak esaten zuena, zibersegurtasuna mehatxua dela bai, baina baita aukera ere.

Aukera da, baina oinarria egonez gero, ezagutza izanez gero. Etahemen badakigu sarrailak egiten, firewall-ak egiten, erasoak detektatzen eta sarrerak eragozten, badakigu babes sistemak eratzen. Sailburuak, nire ustez, esan nahi du eskari espazio bat egongo dela, globala, eta Euskadik baduela hor aukera balio erantsia eskaintzeko. Horrela, makina, produktu edo zerbitzu bat eratu edo saltzerakoan segurtasun zigiluaren balio erantsia izango dugu eta besteen aurrean lehiakorrago izango gara. Hor, egia esan, Euskadi ondo egiten ari da gauzak. Sektorean badugu, espezializazio politika gurean fokua eta arreta jartzen laguntzen diguna eta hortik nik uste balio erantsia lortuko dugula, soluzio onak, eta gure proposamenetako asko nazioartean erreferente izango direla. Euskal teknologiaren eta informazioaren industria aurrera doa eta ondo doa aurrera.

Krisia nozitu duzue, hala ere.

Baina orain hazten ari gara, eta haizea aldeko dugula nabaritzen ari gara. Mundu guztia ari da eraldaketa digitalaz, mundu guztia dago kezkatua bere erakundeak, bere enpresak, bere produktuak, nola egingo duen bidea ingurune berri honetan, eta ibilaldi horretan gure sektore bidaide dute. Dagoeneko aliantzak osatzen ari dira, enpresen arteko kooperazioak, gure sektorearen eta beste sektoreen artean. Segurtasunaren inguruan eta baita beste hainbat gauzaren inguruan, komunikaziorako interfaze aurreratuak, datuen analitika.... Hiru elementu horiek giltzarriak dira organizazioen garapenean, erakunde, enpresa, edozein motako antolakuntzetan.

Zibersegurtasun zentroa beharrezkoa da? Nolakoa izan beharko luke?

Beharrezkoa da zentroa? Ziurrenez bai. Ez dakit hitza zentroa den, baina falta da Euskadin dagoeneko zibersegurtasunean daukagun esperientzia guztia— ez dela gutxi— bere barruan bilduko duen espezializazio eremu bat; eskaintza ordenatuko duena, sektore ekonomiko desberdinen eskura egon dadin. Eta gure gabezia teknologikoak identifikatuko dituena, horietan ere balio katea indartu dezagun. Lehenbailehen osatu dadila, ahalik eta kontsentsu handienarekin, alegia, ahalik eta eragile gehienekin eta batez ere enpresak aintzat hartuta, horiek direlako merkatuari jarraikortasuna emango diotenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.