Navalen etorkizuna

SEPIren proposamen berria ez du onartu Navaleko langile batzordeak

Atzo arratsean jaso zuten Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolako langileek SEPI Espainiako Industria Partaidetzarako sozietateak lantegi horren etorkizunari buruz egin duen industria plan berria. Proposamena aztertzeko bilera egin du gaur goizean Navaleko langile batzordeak, eta argi eta garbi adierazi du plan berria ez dutela onartzen. Izan ere, Navalen kapitalaren gehiengoa pribatua izatea proposatzen jarraitzen du SEPIk, eta langileak aukera horren aurka daude.

2004ko urriaren 15a
18:25
Entzun 00:00:0000:00:00
"Ez dugu onartzen SEPIren txostena, orain arteko ildo nagusiak mantetzen baititu eta ez baitu Naval guk nahiko genukeen eran uzten; printzipioz, egoera hau arbuiatzen dugu", adierazi dio Euskadi Irratiari Miguel Angel Asporosa Navaleko langile batzordeko buruak.

Hala ere, SEPIrekin dituzten bileretara joaten jarraituko dutela agertu du Asporosak, baina gustuko ez dutena aldatzeko eskatzera.

Datorren asteartean dute SEPIrekin bilera. Aurretik, berriz,Izar Espainiako ontziola publikoen taldeko lantegietako langileen batzordeekin batzarrak egingo dituzte sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.