Lan gatazkak
Sestao eta Bilbo lotzen dituen errepidea suzko barrikadekin itxi dute La Navaleko langileek
Goizeko 8:30ak aldera Sestaoko La Navaleko langileek Sestao eta Bilbo lotzen dituen errepidea suzko barrikidekin itxi dute. Hasiera batean trenbidea ere itxi dute, baina dagoeneko zabalik dago. Langileek enfrentamenduak izan dituzte Ertzaintzarekin, eta zenbait langile zauritu dituztela esan du langile batzordeko buru Migel Angel Asporosak. Gaur Madrilen patronala eta sindikatuak biltzekoak dira eta lan-ituna ziurtatzen ez bada protestekin jarraituko dutela esan dute langileek.
Sepi eta Izarrekin sindikatuek daramaten negoziazioek ez dutela aurrera egiten ikusita, atzo bertan euren protestak gogortzea erabaki zuten Sestaoko untziolako beharginek. Gaur sindikatuek esan dute azken aukera duela zuzendaritzak egoera bideratzeko, izan ere, ordu honetan hasten da Madrilen patronalaren eta sindikatuaren arteko bilera. Gaur lan-ituna ziurtatzen ez bada, Sestaoko langileek gaurko enfrentamenduaren irudia errepikatu egingo dutela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu