SIEMENS-GAMESA

2017ko azaroaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sorrera

Aurtengo apirilean eratu zen enpresa, Alemaniako Siemens eta Euskal Herriko Gamesa elkartuta. Bat egite gisa saldu zuten, baina, egiazki, Siemensek kontrolatutako enpresa bat da orain, haren akziodunek enpresa berriaren %57 bereganatu zutelako.Gamesaren akziodun nagusiak, Iberdrolak, enpresa berriaren %8 dauka.

Munduan

Munduko enpresa eoliko handienetako bat da Siemens-Gamesa, Danimarkako Vestasekin eta AEBetako General Electricekin batera. 26.600 langile ditu, 40tik gora herrialdetan.

Euskal Herrian

Enpresa osoaren egoitza soziala Zamudioko teknologia parkean dago (Bizkaia), eta handik zuzentzen da lurrean jartzen diren haize erroten atala ere, Gamesaren indargunea zelako hori. Itsasokoena, berriz, Alemaniatik gidatzen dute, Siemens hor nagusi zelako. Ingeniaritza eta I+G lan gehienak Sarrigurengo egoitzan egiten dituzte (Eguesibar, Nafarroa), eta haren inguruan, logistika eta zerbitzu zentro bana ditu Arazurin eta Iruñean, eta prestakuntza gune bat Noainen. Euskal Herrian bertan Siemens Gamesak baditu hiru ekoizpen zentro: palak egiteko lantegi bat du Agoitzen (Nafarroa), eta biderkatzaileen bi planta txikiago Mungian (Bizkaia) eta Asteasun (Gipuzkoa). Gainera, Daniel Alonso Asturiasko enpresarekin batera erdibana du dorreak eraikitzeko fabrika bat, Olatzagutian (Nafarroa). Orotara, 2.300 langile dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.