Sindikatuek beharrezko ikusten dute lekualdatzeak eragozteko industria plana

Multinazionalekiko menpekotasun handia dagoela eta dibertsifikazioa «eskasa» dela uste dute

joxerra senar
2007ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Mepamsa, BSH eta Caucho Metal. Urtarrilean, egun gutxiren buruan, hiru atzaparkada jaso zituen Nafarroako industriak. Mepamsak eta Caucho Metalek lantokia itxi eta Zaragozara eta Logroñoraeramateko erabakia hartu dute; BSHk, berriz, enplegua erdira murriztuko du. Eta, albisteok jakinda, berehala atera zen Nafarroako Gobernua industria krisirik ez dagoela eta «unean uneko» hiru kasu baino ez direla esanez. Aste honetan bertan, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi du itxierak «lekualdatze txiki batzuk» baino ez direla.

Baina benetan unean uneko hiru kasu baino ez dira ala Nafarroako industria krisian dagoela islatzen dute? Galdera horri eta etorkizunari buruz hitz egiteko BERRIAk ELA, LAB eta UGT sindikatuengana jo du -AIN Nafarroako Industria Elkarteak eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak erantzun dute ez dutelahitz egingo-. Hiru sindikatuek lekualdatze kasuei aurre egiteko industria plan baten beharra azpimarratu dute.

LABeko Santos Indakoetxeak argi du ez direla unean uneko kasuak, eta gogoan hartu du azken bizpahiru urteetan Etxa-rriko Ufesak, Burlatako Schnei-der Electricek, Agoizko Solanok, Tuterako Sanyok eta Artaxoa- ko Corsigek ateak itxi dituzte- la:«Horrek pentsarazten di- gu industria krisian dagoela eta nahitaezkoa dela horri aurre egitea».



MULTINAZIONALETAN OINARRITUTA. ELAko Mitxel Lakuntzak Nafarroako industriaren ahulgune nagusian jarri du hatza: multinazionalekiko menpekotasunean, hain zuzen ere. Duela 20 urte, Gabriel Urralburu Nafarroako Gobernuko presidente ohiak multinazionaletan oinarritutako industria baten alde egin zuen, eta «Nafarroan errotutako enpresak saldu egin ziren». Orain, ordea, multinazionalek «arrisku baten aurrean jartzen dute Nafarroa». Izan ere, krisia egon edo ez, «argi dago herrialdearen egoera kritikoa dela».

«Krisirik ez dago». Juan GoienNafarroako UGTko idazkari nagusia datuetan oinarritu da hori frogatzeko. «Ezin da krisiari buruz hitz egin, iazko irailera arte industria produkzioa %1,1eko erritmoan handitu baitzen, 7.600 lanpostu sortu baitira eta 1.600 langabe gutxiago baitaude». Dena den, behin-behinekotasuna ere handitu dela gaineratu du, eta, haren iritziz, «horrek erakusten du kalitateko lanpostu egonkorrak deuseztatzen ari direla eta kalitate txikiagoko aldi baterakoak sortzen».

Mitxel Lakuntzak eta Santos Indakoetxeak gogorarazi dute behin-behinekotasuna %18ra murriztea helburu zuen enplegu planak «porrot» egin duela, egun oraindik %30ean dagoelako. Plan hori industria eta enplegu arloan Nafarroako Gobernuak egin duen ekimen nagusia izan da, CCOO eta UGTrekin batera hitzarturikoa. Indakoetxeak oroitarazi du azken planera 70 milioi euro bideratu zirela, baina, Lakuntzaren iritziz, «ez du emaitzik eman, eta ez da aztertu arrakastarik izan duen edo ez, analisi triunfalista egin da». Hortaz, eman beharreko lehen pausoa «arazoaz jabetzea» dela uste du Lakuntzak.

Ildo beretik, LABen iritziz, herrialde guztietan egon behar luke industria aztertzeko behatoki batek, «baina, Nafarroan ez egoteaz gain, Gobernuak dio horren beharrik ere ez dagoela, hori esanez gero krisia dagoela onartuko lukeelako». Esanguratsua iruditu zaio UGTk antzeko mahai bat osatzeko eskatzea, «arazoak dauden seinale».

Juan Goienek bai, onartzen du arazo batzuk badaudela. Batetik,«Nafarroako kapitalak» sektorea multinazionalei eskaini diela uste du, «eta, ondorioz, erabaki ahalmena galdu». Bestetik, autogintzarekiko menpekotasun handia dagoela uste du, eta dibertsifikazioa «eskasa» dela. Azpisektore batzuk «helduak» direla ikusten du eta Ikerketa eta Garapenean inbertsio gehiago behar dutela. Aldiz, beste azpisektore batzuetan bai ari dira teknologia eta produktu berrietan inbertsioak egiten, baina, era berean, fabrikak «mehetzen» ari dira.

Goienek ulertzen du gaur egun lehiakortasunaren bi mailak (kostu merkearena eta kalita- tearena) gainditu dituela Nafa-rroak, eta orain berrikuntzaren alde egin behar duela, «produk- tu berriak ekoizteko gai izan dadin». Nafarroak «berrikun- tzaren inguruko eskumenak lortzeko prozesua azkartzeko beharra du, beste eskualde eta herrialdeekin alderatuta atzean gera ez dadin».



INDUSTRIA PLANAREN BEHARRA. Mitxel Lakuntzak nabarmendu du zerbitzuekin edo eraikuntzarekin alderatuta industriak motelago egin duela aurrera, eta hori «industria politika faltaren» ondorio dela uste du. «Noizean behin egiten dira gauzak, eta inprobisazio handiarekin, gainera». Industria politika batek makina bat neurri bilduko luke, baina, besteak beste, diru laguntza banatzeko irizpideak aldatu behar direla deritzo ELAk. «Beste bide bat hartu behar dute,diru laguntzak soilik multinazionalen interesetarako direlako».

UGTk nabarmendu du industriaren arazoei aurre egiteko plan bat hitzartu behar dela. «Ezin gara sor eta gor geratu industria alternatibarik gabe, arazoak nola pilatzen ari diren begira».

LABen arabera, «industriak aurrera egin dezan», egoera aztertzeko behatoki bat sortu behar da, «eta hor har daitezke beharrezko hamaika neurri». Bestetik, enpresak lekualdatzen direnean neurri garbiak hartu behar direla deritzo. Baina LABek ez du antzematenborondaterik, Nafarroako Gobernua «enpresaburuekin oso ondo konpontzen delako» eta ez duelako inoiz hartuko enpresaburuen «irentsi behar hori geldiarazteko neurririk».

Argi du, «gutxienez-gutxienez, eman zaien dirua itzultzeko exijitu behar dela». Enpresek dirua dute, eta «kalte-ordainak emanaz ahots asko isilarazten dituzte». Sindikatu abertzalearen iritziz, beharrezkoa da industria plana ere, «etorkizunean kalitatezko enpresak etor daitezen» Nafarroara.



«Diru laguntzek beste bide bat hartu behar dute, multinazionalen nahietarako direlako»

Mitxel lakuntza
ELA-ren nafarroako koordinatzailea
«Nafarroan ez dago industriaren behatokirik, eta Gobernuak dio horren beharrik ere ez dagoela»

SAntos indakoetxea
LAB-en nafarroako ordezkaria
«Ezin da krisiari buruz hitz egin, industrian 7.600 lanpostu sortuta eta 1.600 langabe gutxiago izanik»

Juan goien
Nafarroako uGT-ren idazkari nagusia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.