Soldataren erdia kentzen diete etxeko langileei, ELEren arabera

BILBO
2006ko otsailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Dedica agentziaren «legez kanpoko» jarduerak salatu ditu Etxe Langileen Elkarteak (ELE): «Ez du enplegu bulego moduan aritzeko baimenik, eta zerbitzu eskean joandako bezeroei kobratutakoaren erdia bakarrik ordaintzen die etxeko langileei».

Are gehiago, bezeroaren eta etxeko langilearen arteko lan itunak saihesteko klausulak ezartzen dituela kritikatu du. «Alde bakoitzak 3.000 euro eman behar dizkio Dedicari, agentzian elkar ezagutu eta hurrengo 12 hilabeteetan akordioa eginez gero». Lan Ikuskaritzak «gehiegikeria» horien berri dauka, baina ez ikusiarena egiten die, ELEren hitzetan betiere.«Kaltetutako langile asko etorkinak dira eta salaketarik ez dute jartzen, paperak berritu behar dituztelako».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.