Nafarroan ere apaltzen ari dira soldaten igoerak

Otsailera bitarte laurogei hitzarmen berritu dira.

Iker Aranburu.
2024ko martxoaren 12a
12:25
Entzun

Inflazioa apaldu ahala ari da apaltzen soldaten igoeraren erritmoa. Nastatek gaur emandako datuen arabera, aurtengo otsailaren amaiera bitarte Nafarroan egin diren lan hitzarmenek batez beste %3,64ko soldata igoera ekarriko dute, duela urtebete baino puntu erdi gutxiago (%4,1), eta 2022an baino ia puntu bat beherago (%4,53).

Soldata igoera handiagoak dituzte sektorekako itunek (+%3,71), enpresetan lortutakoak baino (+%2,87).

Laurogei lan hitzarmen berritu dira orain arte Nafarroan. Horietatik 66 enpresako itunak dira (6.935), eta beste hamalauak, berriz, sektorekoak (%75.438). Aurreko urteetako otsailean baino nabarmen gutxiago dira. 2023an, esaterako, 135 zeuden indarrean, eta berrehundik gora 2015-2020ko epean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.