Aurten, bat egitearen ondorengo lehen urte osoan, 105 milioi euroren irabaziak espero ditu Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxak. Aurreikuspen horiek betez gero, 2011ko emaitzak hirukoiztuko lituzke. Izan ere, 2011n 19,4 milioi irabazi zituen Euskadiko Kutxak, eta 10,93 milioi, berriz, Ipar Kutxak.
Bi kreditu kooperatibak azaroan elkartu ziren, eta ez dute jakinarazi ordura arte zer-nolako emaitzak izan dituzten. Hori bai, zehaztu dute irabazien eta erreserben kontura 982 milioi euroren hornidura plan bat egin dutela, Espainiako Gobernuak iaz egindako kapital eskaerak guztiz bete ahal izateko.