Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sozietateen gaineko zerga erreformatzeko proposamen bat prestatzen ari da Confebask patronala. Haren ustetan, beharrezkoa baita zerga politika berriz pentsatzea, krisiaren testuingurura egokitzea eta diru bilketa handitzea, baina ez zergak igota, ekonomia suspertzeko neurriak hartuta baizik.
Confebaskek dio zerga sistemak lehiakortasunaren, hazkundearen eta enpleguaren zerbitzura egon behar lukeela, baita atzerriko enpresak erakartzeko balio behar lukeela ere. Ildo horretatik joango da, beraz, lantzen ari den proposamena. CEOE patronalarekin eta enpresa handi eta finantza erakunde batzuetako ordezkariekin batera ari da lantzen, eta aurreratu du Alemaniako zerga sistema daukatela eredutzat.
Sozietate zerga erreformatzeko proposamen bat lantzen ari da Confebask
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu