Spriko zuzendari ohia atxilotu dute, industria espioitza leporatuta

Erredakzioa
Donostia
2010eko ekainaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak Antton Zubiaurre Sprilur elkarte publikoko zuzendari izandakoa atxilotu zuen atzo goizean, industria espioitza leporatuta. Polizia iturriek diotenez, Zubiaurre beste pertsona baten posta elektronikora sartzen zen, eta «garrantzi handiko informazioa» bereganatzen zuen. Kasua sekretupean dago.

Sprilurrek berak jarri zuen salaketa, norbait baimenik gabe elkarteko posta elektronikora sartzen zela konturatu ostean. Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari zen garaian izan zen Antton Zubiaurre elkarteko buru, 2007ra arte. Mendarokoa da, eta bertako alkate izana da, EAJ alderditik.

Lurzoru Eraikuntza Industriaren Sustapenerako sozietatea da Sprilur SA elkartea. 1995ean sortu zuten, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.