Zergak

Starbucksen aurkako zigor bat baliogabetu du EBko epaitegiak

Ontzat hartu du, ordea, Fiatek Luxenburgori 30 milioi euro ordainarazteko Europako Batzordearen erabakia.

jarraia171519.jpg
Iker Aranburu.
2019ko irailaren 24a
18:09
Entzun

Egun gazi-gozoa Margrethe Vestager Europako Batzordeko Lehia komisarioarentzat. Europako Batasuneko auzitegiak indargabetu egin du Vestagerrek Starbucks AEBetako kafetegi konpainiari 2'15ean ezarritako zigorra, uste baitu ez dela frogatu Herbehereek tratu berezia eman ziotenik. Vestagerrek 30 milioi euro ordaintzera behartu zuen Starbucks, uste baitzuen legez kanpoko laguntza publiko bat zela hark Hagako gobernuarekin sinatutako zerga ituna.

Epaileak, ordea, Vestagerren taldeak ez du frogatzerik izan Herbehereek eskainitakoa Starbucksen alde egin zuenez ekonomikoki.

Herbehereetako Gobernuak Lehia komisarioaren erabakiaren aurka egin zuen, eta halaxe egin zuen Luxenburgokoak ere, Vestagerrek leporatu zienean Fiat Chryslerren aldeko tratua egin zutela. Kasu horretan, ordea, komisarioaren ebazpena ontzat hartu du EBko auzitegiak. Italiako eta AEBetako enpresak, horrenbestez, 30 milioi euro ordaindu beharko dizkio Luxenburgori, atzeratutako zergetan.

Epaiak arreta handiz aztertuko dituzte Applek eta Irlandak, haien aurkako auzia baita Vestagerrek lehia desleialengatik irekitakoen artean handiena. Izan ere, Lehia komisarioak Apple behartu zuen Irlandako ogasunari 13.000 milioi euro ordaintzera, uste baitzuen Dublinek laguntza eman ziola ahalik eta zerga gutxien ordaintzeko. Applek  eta Irlandako Gobernuak EBko Justizia Auzitegira jo zuten, eta joan den astean aztertu zuen auzia epaitegi horrek. Epaia, ordea, ez berehala iritsiko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.