Sutea 18:40 aldera piztu da, Jose Maria Ucin lantegiaren barruan, eta 20:00ak alderako mendean hartu dute suhiltzaileek. Donostiako egoitzatik joan dira suhiltzaileak Usurbilera (Gipuzkoa), hiru bat ibilgailu. Anbulantzia bat, udaltzainak eta ertzainak ere joan dira tokira.
Azkeneko berrien arabera, ez da inor zauritu ezbeharrean. Baina suak ke lerro beltz eta trinko bat altxatu du, eta lekuko batzuen arabera garrak lantegiaren goiko sabaira ere ailegatu dira. Agurtzane Solabarrieta alkatearen arabera, "kalte larriak" izan ditu lantegiak. Bizilagun batzuk ere kexatu dira, ke lainoek eragin dizkieten kalteengatik.
Osinalde industrialdean dago lantegia. Noaua aldizkariak bideoan grabatu du kea nola ari den zabaltzen:
#Usurbil Ucin oraintxe, kea dariola. Herrian barrena zabaltzen doa ke lainoa eta kiratsa. @usurbiludalapic.twitter.com/6XXIjXCM3x
— noaua (@noaua) September 23, 2019