Josu Sanchez da Elkargiko presidente berria. Atzo izendatu zuten. Sanchezek Victoriano Susperregi ordezkatuko du. Susperregik 28 urte egin ditu Elkargi zuzentzen. Sanchezek ondo ezagutzen du erakundea, presidenteordea izan baita.
Josu Sanchezek 58 urte ditu. 1979an Lagunketa enpresa sortu zuen, eta 1991n Sarkis Lagunketa taldea. Taldeko presidenteordea da Sanchez. Sarkis Lagunketak eraikuntzan, aparkalekuen ustiaketan eta proiektuen aholkularitzan lan egiten du. Sanchez SEAko presidenteordea izan zen.
Aurrerantzean, Eduardo Junquera, Virginia Celorio eta Carlos Illarramendi izango dira Elkargiko presidenteordeak. Elkargik bermeak eskaintzen dizkie enpresei, finantzaketa lortzeko.
Soslaia. Josu Sanchez
Susperregiren ordezkoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu