EKONOMIA

Sute bat piztu da Indugarbi lantegian, Murillo el Fruton

13:24ean piztu da sutea, eta oraindik ez dute kontrolpean.

2015eko abuztuaren 6a
08:08
Entzun 00:00:0000:00:00

Pneumatikoak birziklatzeko planta da Indugarbi. Langileak bertatik aterarazi dituzte eta ez da inor zauritu, baina kalteak eragin ditu suteak lantegian eta bertan bildutako materialetan.

Nafarroako SOS Deiek jaso dute abisua, eta bertara joan dira Peralta, Tutera eta Tafallako suhiltzaileak. Helikoptero bidez ura botata lortu dute garrak ez zabaltzea, baina oraindik ez dute sutea kontrolpean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.