T-Systemseko Bizkaiko langileak mugagabeko lanuztea egiten hastekoak ziren gaur, enpresak ez dituelako errespetatzen bulegoetako langileen itunak jasotzen dituen baldintzak. Atzo arratsaldean, baina, lanuzterako deia bertan behera lagatzea erabaki zuten, enpresak ostiralean 12:00etan biltzera deitu dituelako.
Deutsche Telekom telekomunikazio enpresa alemaniarraren adar bat da T-Systems, eta 90 langile ditu Bizkaian. Kutxa automatikoen mantentze lanez eta enpresei euskarri informatikoa emateaz arduratzen dira. BBK, BBVA, Eusko Jaurlaritza, Bilboko Metroa, Iberdrola eta Telefonica, esaterako, T-Systemsen bezeroak dira. ELAren esanetan, soldatak ez igotzeko helburu bakarrarekin, enpresak dagokien baino maila profesional apalagoa aitortzen die langileei.
T-Systemeseko greba bertan behera utzi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu