Manifestazio eta jaialdi jendetsuz hornitutako asteburuaren ondoren, taldearen babesa sentitu izanaren indarrarekin itzuli dira hamarnaka mila lagun eguneroko zereginetara. Horien artean hainbat inbertitzaileere. Joan den aste bukaerako nekea gaindituta, oso aldarte onean hasi dute astea: %1,9 igo da Frankfurt, %1,85 Eurostoxx eta %1,76 Londres. Madrilen ere antzera (%1,79). Nork daki, agian, Gobernuaren -barka, abortoaren- aurkako manifestazioan izan zirelako, edo agian zenbait eskaintza on ikusi zituztelako. Guztien artean Mapfre onena (%3,92), eta haren atzetikSantander (%3,39), kapitala handitzen ari delako dibidendua pagatzeko. Alde txarrean, Gamesa (-%0,81) eta Iberdrola Renovables (-%1,53). Azken horrek gaur dauka onera itzultzeko -edo okerrera egiteko- aukera, emaitzak jakinaraziko ditu eta. Gustura izenpetuko lituzke, esaterako, Daimlerrenak: %7 egin du gora, urteko hirugarren hiruhilekoan 470 milioi euroko irabazi gordina iragarrita.
General Motors. Opelen salmentaren inguruko sugetzarrak atal gehiago izango ditu. Europako Batzordeak ohartarazi du Magnarekin lortutako akordioak agian laguntza publikoei buruzko arauak hausten dituela. Zehazki, auzitan jarri du Alemaniako Gobernuak operazioa laguntzeko emango duen 4.500 milioi euroko finantzaketa. Berlinek diru hori edozein erosleri emango diola nabarmendu duen arren, Magna ez beste aukerak berriro aztertzeari ekin dio AEBetako autogileak.
Taldearen babesa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu