•Zein da tarifa finkoa? Kontratu berriak sustatzeko neurri bat. Otsailaren 25etik abenduaren 31ra arte sinatzen diren kontratu mugagabeengatik ehun euroko gizarte kotizazioak ordainduko dituzte enpresek. Orain, ordain gordinaren %23,6 jartzen du enpresak kontzeptu horretan.
•Zenbat denboran ehun euro? Bi urtean, baina kontratuek gutxienez hiru urteko iraupena izan beharko dute.
•Eta kontratu partzialak? Sustatu egingo ditu, beherapena proportzionalki aplikatuta. Jardun erdiko kontratuetan 50 euro pagatuko ditu enpresak.
•Enpresak edo langileak ezaugarri bereziren bat izan behar du? Ez. Gainera, hamar langile baino gutxiago dituzten enpresek beste pizgarri bat ere izango dute. Kontratuaren hirugarren urtean tarifa finkoa desagertuko da, baina horren ordez, kontingentzia arrunten tarifan erdia baino ez dute ordaindu beharko (%11,8).
•Zein baldintza bete beharko ditu enpresak? Aurreko sei hilabeteetan kaleratze bidegaberen edo kolektiboren bat egin duten enpresak ezingo dira laguntzaz baliatu —otsailaren 25aren aurrekoak ez dira kontuan hartuko—. Horrez gain, enplegua mantentzea edo handitzea ezinbestekoa izango da.
•Gizarte kotizazio txikiagoak ordainduz gero, ez zaio Gizarte Segurantzari kalte egingo?Gobernuak dio ezetz, enplegua sortuko delako. PSOErentzat, 5.000 milioi euro baino gehiago galdu daitezke.
Tarifa finkoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu