Berrikuntzaren bidez gaur gaurko ekonomiaren egitura aldatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, Ana Agirre Industria Sailburuak iragarri duenez. «Produktu eta sektore iraultzaileak bultzatu ez ezik, balio osagarria sortzeko moduetan» pauso bat gehiago ematea du asmo eta, horretarako, Berrikuntzaren Euskal Agentzia sortzera doa.
«Teknologiatik haratagoko berrikuntzan» sakontzea da Jaurlaritzaren helburua. Funtsezkoa deritzo «negozio ereduen berritze etengabeari» eta, bide horretan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko eragile ekonomikoen elkarlana «giltzarri» dela azaldu zuen Agirrek, atzo, Industria Saileko arduradunen eta lan ildo nagusien aurkezpenean.Ia aldaketarik ez dago izen-abizenetan, baina Saila «egungo ekonomiaren eta errealitatearen premietara» egokitu dute. Agirrek berebiziko garrantzia aitortu zion enpresen lehiakortasuna eta gizarte berrikuntza areagotzeko planari. Azpimarratu zuen enpresen lehiakortasun mailak zuzenean baldintzatzen duela herritarren ongizate maila eta, «ondo bidean», propio Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritza sortu duela Sailak.Egitura berri gehiagoren gainean ere jardun zuen. Besteak beste, Euskal Turismo Agentzia sortu nahi du Administrazioak urtebeteren buruan.
«Tamaina garrantzitsua da» nazioartean lehiatzeko
Agirre, halaber, euskal enpresen balizko bat egiteez aritu zen. «Ekonomiak oparoaldia bizi du eta, beraz, zailagoak dira halako prozesuak orain, nork bere nortasuna, enpresa kultura eta lan sistemak moldatzea baitakarte, hein batean». Adierazi zuen, ordea, «tamainak garrantzia» daukala. Klusterrak jarri zituen elkarlanean sakontzeko borondatearen adibide gisa.
Teknologiaz haratago joan behar du berrikuntzak, Agirreren ustez
Berrikuntzaren Euskal Agentzia sortuko du Jaurlaritzako Industria Sailak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu